Blog de opinión de Lander Aiarza, Alcalde de Derio

lunes, 7 de mayo de 2007

PINTADAK ETA BESTELAKOAK




Egunotan herria zikinago dago. Garbiketa zerbitzuak beti bezala ari dira herria garbitzen, baina hala ere, zikintzen doa egunero. Eta ez naiz ni izan konturatu den bakarra, pasa den hileko osoko bilkuran egin zen erreguetako bat horren ingurukoa izan baitzen.

Orain dela gutxi, Ibaigan Jauregian jokalarien aurkako pintadak egin zituzten Athleticzale batzuek, lortutako emaitzen ondoriozko haserrea ezagutarazteko. Haserrea edo poza adierazteko modua ez da pintaden bitartez egindakoa eta tokia ez da Ibaiganeko horma, San Mames baizik. Zaleek harmailetan eta zuzendaritzaren hauteskundeetan dute hitza.

Antzerako gauza bat gertatu da Derion ere, pintadez apaindu dute gure herria. Espraiak erabili dituzte aldarrikapenetarako, ekologia gaiez hain arduratuta daudela dioten horiek.
Adierazpen askatasuna beharrezkoa da baina ez dut uste horiek direnik modu eta lekurik egokienak.

Egun gutxi barru hasiko da hauteskunde-kanpaina baina batzuk egutegia hile bat aurreratuta daukatela edo honetan berriak direla dirudi, aspaldi hasi baitzuten.

Umeen pareko, goizeko ordu txikitan, ezkutuan, edonon itsasten dituzte herria zikintzen duten pegatinak eta ‘cartas’ esanez, etxeetako postontziak haien liburuxkez betetzen. Supermerkatu zein gainontzeko dendetan ere, publizitate-foiletoa hartzerakoan konturatzen gara hileko beherapenak barik hauteskunde-kanpainako orritxoa hartzen gabiltzala.


Beraz, pintadak egiten dituzten sasi-ekologistei eta pegatinadun isilpekoei ohartxo bat: hauteskunde-kanpaina eta hauteskundeak hurbil daude eta orduan egingo dira aldarrikapen eta bestelakoak. Bitartean, errespetatu dezagun gure herria eta mantendu dezagun garbi.

10 comentarios:

Anonymous Anónimo ha dicho...

ekologismoaz hitz egin nahi baduzu, eman begirada bat mantuliz-i, golf zelaia egiteko mendi bat pelatu duzu. no te jode!

11 de mayo de 2007, 9:34

 
Blogger Lander Aiarza ha dicho...

Lagun agurgarria, Mantuliz-eko urbanizazio horrek babeseko 230 etxebizitza baino gehiago ekarriko ditu, horrela herriko gazteak eta ez hain gazteak direnak Derion bizitzeko aukera izango dute.
Beste aldetik, Ingurugiro sailak (Eusko Jaurlaritza)baietza emon zion egingo den urbanizazioari.
Dana dala, eskertzen dizut egindako ekarpena.

11 de mayo de 2007, 10:22

 
Anonymous Anónimo ha dicho...

Eusko Jaurlaritzak, Bakiorako prestatu duten basakeriari ere baietza eman dio, zuen partiduak orain urte asko, Lemoizen alde agertu zen bezala.
Mantulizen ez da babes ofizialeko etxerik egingo, bertan luxuxko urbanizazio bat erakiko duzue, bizkaiko jauntxoentzat.
Ez nahastu gauzak.
Zuen espekulazio "ohiturei" jarraituz, era batetan edo bestean saldu behar diezue proiektua herritarrei.

11 de mayo de 2007, 10:39

 
Blogger Lander Aiarza ha dicho...

Antza denez ez dekozu informazio asko. Nahi baduzu aurrez aurre egin gehinke berba, udalan behar egiten dot eta nire atea beti zabalik eukiko dozu. Zu behintzat badakizu ni nor naizen.
Dana dala, eskerrik asko zure ekarpenagatik.

11 de mayo de 2007, 10:48

 
Anonymous Anónimo ha dicho...

Ez baduzu nahi jende "anonimoak" egitea aportazioak zure blog-ean ez ipini blog bat

11 de mayo de 2007, 11:38

 
Blogger Lander Aiarza ha dicho...

Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Kontutan hartuko dut.

11 de mayo de 2007, 11:46

 
Anonymous Anónimo ha dicho...

Arrazoia duzu, ez dut izan beharko nukeen informazio guztia.
Babes ofizialetako etxeen inguruko informazioa badut, baina Mantulizeko urbanizazioaz ez eta Derioko herritar bezala, bertan etxea erostea baloratzen nabil. Proiektu horren inguruko informazio gehiago eskaini dezakezu? eta non, blog honetan baino hobeto!
Aldez aurretik, mila esker zure ekarpenagatik

11 de mayo de 2007, 11:53

 
Anonymous Anónimo ha dicho...

¿Sería posible un resumen en castellano? Somos muchas las personas que nos vemos afectadas por el tipo de pintadas que se muestran en la foto y que, por desgracia, no sabemos hablar euskera. Yo, personalmente agradecería saber que opinas como alcalde de este tipo de vandalismo callejero.
Saludos
M.

14 de mayo de 2007, 11:29

 
Blogger Lander Aiarza ha dicho...

Estimada M:
Estoy preparando un nuevo artículo esta vez en castellano. Desgraciadamente nuestro pueblo una vez más en 15 días ha visto amanecer sus paredes sucias y pintadas. En breve procederé a comentar mi opinión más extensamente, pero vaya por delante mi más absoluto rechazo a este tipo actuaciones. Un saludo.

14 de mayo de 2007, 16:06

 
Blogger barduloa ha dicho...

ahora k pasa....TIENES MIEDO A LAS IDEAS EH?
TIENES K SUPERVISARLAS ANTES EH??


BA, KONTUZ IBILI, A VER SI ALGUN DIA SE TE VA A DESKONTROLAR ALGO Y TE VAS A LLEVAR UN DISGUSTO.

KOSA K NO DESEO PARA MI ALKALDE PREFERIDO.

UN BESAZO

15 de mayo de 2007, 10:25

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio