Blog de opinión de Lander Aiarza, Alcalde de Derio

lunes, 19 de marzo de 2007

BARDINTASUNARI BEGIRADA BAT


Atzo goizean, Derioko kiroldegian Bizkaiko taekwondo txapelketa ikusten nengoela, kirol munduan neskato gazte asko egoteak harritu egin nau. Eta jarraian konturatu naiz, harritze hori lekuz kanpo dagoela. Zergatik harritu, berdintasunaren grina badaukagu eta horren alde egunero lanean bagabiltza? Ez ote da hori bilatzen ari garena?

Nire moduan, jende askok egingo zion bere buruari galdera berbera. Ba hori da ekidin behar duguna: normaltasunez ikusi behar ditugu egoera horiek.

Eta horixe da, hain zuzen ere, martxoaren 8an martxan jarri genuen “Berdintasunari begirada” izeneko erakusketaren helburua. Nor ez da harritzen gizon bat arropa lisatzen ikusterakoan? Edo gizon bat platerak garbitzen ikusterakoan?

Orain lekuz kanpokoak iruditzen zaizkigun irudi hauek, arruntak izan daitezela hemendik aurrera eta bitartean gozatu dezagun erakusketako irudiekin.

1 comentarios:

Anonymous Anónimo ha dicho...

Aupa Alkate! Herriko neska gazte bat nauzu, eta bakarrik esan nahi dizut aurten neure botoa izango duzula. Zihur, orain bezela talde ezin obea osatuko duzula, beraz, animo eta jarraitu gure herria aldatzen, Derio zurekin aurrera alkate!!!

21 de marzo de 2007, 8:41

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio