Blog de opinión de Lander Aiarza, Alcalde de Derio

sábado, 7 de abril de 2007

EUSKARA, GURE HIZKUNTZA


Euskara edo Euskera, Zer edo Nor da? Nondik dator? Nora doa? Zertarako da? Zein da bere erabilera?... behin eta berriz gure burura etortzen zaizkigun galderak dira euskara hitza entzuten dugunean.

Hiztegi batzuen ustez euskara Bizkaian, Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan mintzatzen den hizkuntza da. Beste batzuetan Euskal Herriko hizkuntza dela irakur dezakegu edota “perteneciente al lenguaje vascuence ( lengua hablada por parte de los naturales de las provincias vascongadas, de Navarra y del territorio vasco-frances)”. Ikerlari eta historialariek munduan aurki daitezkeen hizkuntzen artean zaharrenetarikoa dela diote, estatistikek ez duela etorkizun oparorik,…

Baina niretzat Euskara aurreko guztia baino askoz gehiago da. Euskara jaio berritatik bizi dugun sentimendu bat da,bere soinu goxoa amaren ahotsarekin bat entzuten dugun lehen gauza da. Barne-barnean sartzen zaigu eta maitasun izugarria sortzen zaigu berarenganantz.

Euskara elkar ulertzeko baliabide bat da, gure artean bizirik dirauena belauladiz belaunadi eta horrela jarraitu behar duena. Inoiz ezin dugu euskararen Sugarra itzaltzen utzi, gure arbasoek utztitako altxor garrantzitsuenetarikoa baita! Orain guk daukagu lekukoa, gure ondorengoei euskara irakatsi, maitatzen eta errespetatzen irakatsi behar diegu, gure esku dagoen eginkizun eta betebeharra da!

Derioko kaleetan zehar ez da barra-barra entzuten, baina esan beharra dago 60. hamarkadatik gaur-egunerako tendentzia igoz dihoala, gure gazte eta umeek euskaraz ikasten dute eta kalean gero eta gehiago erabiltzen.

Estatu mailako erakunde publikoekin burruka etengabea da euskararen inguruan, baina heme gure herrian erakunde publiko nagusiak Euskararen alde borrokatu du, borrokatzen du eta borrokatzen jarraituko du, inongo atsedenik gabe! Gurea delako, guretzat egina eta geure izaera bermatzen duelako!

Zer egin gure artean hain sakondurik dagoen sentimendu hau ez galtzeko? Galdera zaila da, baina erantzuna bakoitzak bere barnean aurkitu behar du! Udaletxetik beharrezkoa den laguntza jasoko du, baina erantzule nagusia norbera da!

2 comentarios:

Anonymous Anónimo ha dicho...

Derioko neskato gazte bat naz eta idazten dot esateko oso pozik nauela herrian indako aurrerapen guztiengatik. Gauza asko hobetu dira eta espero dot hurrengo urteetan ere bardin jarraitutea. Beraz, zorionak!

12 de abril de 2007, 10:56

 
Blogger Lander Aiarza ha dicho...

Eskerrik asko animoengatik!! Herria guztion artean egiten dogu. Neu eta neure talde osoa jo ta ke jarraituko dogu beharrean herria hobetzeko.
Pozgarria da noiz behinka hitz honak eta animoak jasotea, Eskerrik asko berriz!!!

23 de abril de 2007, 17:12

 

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio